Butano eta propano erabiltzaileei kontuz ibiltzeko oharra

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 14a, 02:00

Ontziratutako gasa, hau da, butanoa eta propanoa erabil­tzen dutenak ohartarazi nahi izan ditu Kontsumo Bulegoak: «azken asteetan inguruko herri batzuetan bisitaldiak egiten ari dira, etxez etxe, ustez gas instalazioak azter­tzeko». Bulegoak dio: «salaketen arabera, 70 euroko fakturazioak egin dituzte gomak aldatu eta ‘egiaztapenak’ egiteagatik».

Hainbat gomendio
Gauzak horrela, Kontsumo Bulegoak hainbat gomendio egin ditu, iruzurrik ez gerta­tzeko: «‘egiaztapenak’ egiteko inolako beharrik ez dago; gasaren instalazioen azterketa 4 urtean behin egin behar da, eta azterketa egiten duen enpresak aurrez jakinarazi behar dio erabiltzaileari etxetik pasako dela; gomak ordezkatu baino lehen, iraungitze data begiratu; ez sinatu ezer eta ez eman datu pertsonalik; ez ordaindu zuzenean eskura; eta eskatu beti akreditazioa». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!