Udaberriko Batel Ligako II. jardunaldia jokatu zen larunbatean Elorrabin: Fermin Etxeberriaren VIII. Memoriala. Gipuzkoako hainbat ontzik hartu zuten parte, eta lehia polita ikusteko aukera izan zen. Azkenean, bandera etxean geratu zen: Hernaniko kadete mailako mutilek bigarren jardunaldia segidan irabazi dute Liga honetan.