Bermeon jaio zen Jesus Maestu, 1915eko ekainaren 11n. Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzara etorri baino lehen, Amara Berrin bizi izan zen; 2012ko irailean etorri zen Hernanira.
Seme-alabek, bilobek eta birlobek inguratuta
100garren urtebetetze eguna familiak inguratuta ospatu zuen Maestuk: seme-alabak, bilobak, birlobak... Luis Intxauspe alkatea eta Glori Mendinueta Ongintzako lehendakaria ere bertan izan ziren.
Maestu pozik eta emozionatuta zegoen, jende askok zoriondu zuelako, eta eguraldiarekin ere pozik zegoen, egun zoragarria atera zuelako.