Denentzako irekiko dute gaur, kobazuloa

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 14a, 02:00

Felix Ugarte espeleologia el­karteak ate irekien jar­du­nal­diak antolatu ditu gaurko, Itur­mendiko jentilzuloa eza­gu­tzera emateko. Orain bi urte ere egin zuten horrelako ekitaldi bat, eta aurten, Hernaniko Udaletik dirula­gun­­tza jaso dutenez, berriro egiteko aukera sortu da.
Elkartzeko zita 11:00etan jarri dute, Antziolan, Iturmen­di­rako aldapa hasieran. Ko­ba­zu­loa txikia da eta txandaka sartu beharko da, baina entretenitzeko, hamaiketakoa jarriko dute kanpoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!