Datozen lau urteetarako Udal Taldeak osatzeko inbestidura Plenoak egin dira; Hernanin, EH Bilduko Luis Intxauspe izango da alkate; aldeko 9 boto, Jone Aristregiren (Orain Hernani!) aldeko 2, eta 6 zuri izan ziren. Ereñotzun, Ereñotzu Ekinez taldeko Imanol Lizeaga da auzo alkate.
17 kide, Hernanin
Hernanin, Intxauspez gain, EH Bilduko beste 8 kidek hartu dute zinegotzi kargua: Koro Etxeberriak, Martin Aldayak, Isabel Sanchezek, Xabier Lertxundik, Estibaliz Aldeiturriagak, Inhar Olanok, Garazi Etxarrik, eta Damian Pedrosak. EAJko lau zinegotzi ere badira: Andoni Amonarraiz, Jose Antonio Cuesta, Maria Otaegi eta Felipe Etxeberria. Orain Hernani! bi zinegotzirekin sartu da Udal Taldean: Jaione Aristregi eta David Guiradorekin. Eta PSE-EEk ere bi zinegotzi ditu: Ricardo Crespo eta Maria Jesus Egido.
Luis Intxausperen izendapena txalo zaparrada eta irrintzi artean hartu zuten Pleno aretoa bete zuten herritarrek, eta Intxauspek eskerrak eman zizkien botoa emandakoei eta azken lau urtetan bidelagun izandakoei. «Ziur, gogotsu eta motibatuta sentitzen naiz». Plenoan izandako aldaketak ere nabarmendu zituen, eta azpimarratu zuen alderdien arteko eta herritarrekiko elkarlana sustatuko duela.
Auzo Udalean, 5 kide
Ereñotzun, Imanol Lizeagarekin Auzo Udal Taldea osatuko duten bokalak dira: Aitzol Zerain, Ana Santa Kruz, Amaia Miner eta Aritz Zerain.