Herrigintza Eskolen barruan, bigarren saioa antolatu dute. Ostiralean izanen da (eguraldiak laguntzen badu) eta kasu honetan, Burninera joanen dira. Herriko landare eta animalien inguruko azalpenak emanen ditu Bixargorriko Jabierrek eta Esther Legarretak garai bateko kontuak azalduko ditu. Lehen hara egiten baitzuten irteera eskolatik. Ondoren, Burninen afaldu eta bertan lo eginen dute, kanpin dendetan. Herritar guztiei irekia da eta animatzeko dei egin dute.