Sagardo, pelotari, puzgarri eta bertsolari. Atzo eman zioten amaiera Ereñotzun festari. Eguraldia lagun, jende ugari bildu zen eguerdi partean pelota partidua ikusi eta sagardoak probatzera. Gaztetxoenak ere ez ziren aspertu, puzgarri eta tirapitxoi artean. Arratsaldean, berriz, ikusmira sortu zuten bertsolariek. Errifak zozketatuta bukatu zen festa.