Gutxi falta da San Joanak hasteko, eta larunbatean ederki nabaritu zen: hernaniarrak festarako prest daude, eta urtero bezala, ikuskizun paregabea prestatu zuten herriko musikari, dantzari, abeslari eta artistek, Preludiorako. Eguraldia zela eta, Atsegindegin egin zen. Hala ere, ez zen zaparradarik falta izan; publikoaren txaloena.