Herri kirolak, haur jaialdia eta parranda, egun nagusia ospatuz

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Festetako egun nagusia gaurkoa izango da Ereñotzun, San An­tonio Eguna ospatuz. Egun oso­an zehar izango da zerekin gozatu. Eguer­dian, herri kirolak izango dira: ha­rri jasotzaile eta aizkolariak. Jexux Mari Irazu eta Sebas­tian Lizaso ariko dira ondoren, bertsotan. Hernaniko Bola Txa­pel­­keta ere gaur hasiko da, arratsalde partean. Horrez gain, haur jaialdia an­tolatu du­te umeen gozamenerako. Eta parranda ere izango da goizaldera arte, Laiotz taldeak girotuta.
Bihar, berriz, pelota, sagardo probaketa eta bertso jaialdia izango da Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Jone Uria eta Agin Labururekin.

EGITARAUA

Gaur, San Antonio Eguna
12:00 Herri kirolak Ereñotzuko plazan. Harri jasotzaileak: Izeta IV eta Jokin Eizmendi. Aizkolariak: Ugaitz Mugerza eta Bihurri.
Ondoren, bertsolariak: Jexux Mari Irazu eta Sebastian Lizaso.
17:00-18:00 Bola eta Toka. Hernaniko Bola Txapelketa hasiera.
Haur jaialdia Katiluzar Guraso Elkarteak antolatuta
- 16:00etan hasita, Apar festa (aldatzeko jantziak ekarri).
- 17:00etatik aurrera, Puzgarriak,tailerrak eta mozorro onenari saria.
- Ondoren, txokolatada guztiontzat.
20:30-21:30 Laiotz taldearen lehenengo saioa.
00:30 Laiotz taldearekin parranda, goizaldera arte.

Bihar
08:30 Diana Hernaniko txistulariekin.
11:30 Afizionatu mailako pelota partiduak.
Paleta gomaz, neskak: Perez-Arrieta/Goikoetxea-Huizi.
Eskuz, mutilak: Santxo-Lizeaga/Arrieta-Aizpitarte.
12:00 Sagardo probaketa Ur Miak antolatuta: Elutxeta, Iparragirre, Elorrabi, Otsua-enea, Olaizola, Goiko-Lastola eta Larre-Gain.
18:30 Bertso Jaialdia: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Jone Uria eta Agin Laburu.
Errifa zozketa egin ondoren, jaiei amaiera emango zaie suziriekin.

ELIZKIZUNAK
Gaur
08:00 Meza.
10:30 Meza Nagusia.
Bihar
10:00 Meza Nagusia.

AUTOBUS ZERBITZUA
Gaur
Hernanitik (Zinkoenea) Ereñotzura: 00:00etan eta 03:00etan.
Ereñotzutik Hernanira: 00:30etan, 03:30etan eta 07:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!