Argazki lehiaketa, haur eta nerabeek

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Argazki lehiaketa antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak, haur eta nerabeentzat. Gaia da Ligo­te­oan dena onargarria al da?, eta helburua da ligoteoko jarreren gogoeta eta eztabaida sortzeko gaitasuna duten argazkiak jasotzea. Kamara digitalez zein mobilez ateratako argazkiak bidali daitezke: argazkiak.gizarte@astigarraga.eus. Datorren astean argitaratuko dituzte lehiaketaren oinarriak, www.astigarraga.eus web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!