Gazte bazkaria antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak, Santio jaietan, eta apuntatzeko zerrenda Zipotza tabernan dago. 15 euro dira, bazkaria eta kamixeta, eta San Joanak arte izango da aukera, apuntatzeko. Bestalde, festetako kartela aukeratzeko ere lehiaketa jarri dute martxan, eta datorren asteazkena arte bidali daitezke lanak. Irabazleak, bi pertsonentzako afaria jasoko du Lizeagan. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Gazte Asanbladarekin, Facebook bidez.