Giro ederrean afaldu zuten, Laburu eta Agirreren bertso artean

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Bertso afaria egin zuten aurreko larunbatean Aranoko Kontseju tabernan. Primerako menuaz eta bertso saioaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Agin Laburu eta Unai Agirre aritu ziren bertsotan. 17 lagun elkartu ziren; eta bertsolariek esan bezala, «entzule gutxi, baina onak». Gustora geratu ziren bai bertsolariak, bai bertsozaleak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!