Kontxa Etxeberriari omenaldia, etzi

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Bere jaiotzaren urteurrenean izendatu zuten Astigarragako alaba kuttun Kontxa Etxe­be­rria, Doña Kontxa, maiatzaren 19an. Eta astelehen honetan, hil zela 75 urte betetzen direnean, omenaldia egingo diote.
Kultur Etxean izango da ekitaldia, eguerdiko 12:00etan, eta bere omenez plaka bat jarriko dute bertan.

Doña Kontxaren etxea
Hain justu, Kontxa Etxebe­rriak agindu zuen gaur egun Kultur Etxea den eraikina egitea, 1930ean. Bertan bizi izan zen Doña Kontxa, eta Asilo-Escuela de Huér­fanos de Jesús Naza­re­no y Cristo Rey fundazioaren esku utzi zuen, herriaren gizarte arloko beharretarako erabiltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!