Amaitzear dago haurren San Joan Saria txapelketa, eta etzi jokatuko dira finalak, 17:00etan Tilosetan: kimu mailan, Ane Kerejeta eta Maddi Iriondo; alebinetan, Garazi Urdangarin eta Ekain Mitxelena; eta haur mailan, Lierni Tolosa eta Janire Etxeberria. Ondoren, luntxa izango dute Kixkalen.