Nafarroako herrietan barrena dabil Aralarreko San Miguel Aingeruaren irudia eta bihar iritsiko da Arano eta Goizuetara. Lehendabizi, Aranon eginen du geldialdia. Eguerdiko 12:00ak aldera iritsiko da herri sarrerara eta apaiza eta herritarrak zain izanen ditu, gurutzearekin. Harrera egin ostean, elizarako bidea eginen dute eta ondoren, 12:30ak aldera, meza. Arratsaldean, errosarioa eginen dute eta bukatzeko, herriko lurrak bedeinkatuko dituzte. Ondoren, Goizuetarako bidea eginen du San Miguelek.