Gaur aukeratuko dute alkate berria, pleno berezian

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Gaur osatuko da Udal berria Astigarragan, datozen lau urteetarako. Plenoa egingo dute, eguerdiko 12:00etan udaletxeko pleno aretoan, legegintzaldi honetarako 13 zinegotziek, eta bertan aukeratuko dute herriko alkate berria.

Adin mahaia, aurrena
Hasteko, adin mahaia eratuko dute, hautetsi gazteena eta zaharrenarekin, EAJko Olaia Pastoriza eta Ramon Aran­zas­ti; eta idazkariarekin.
Behin adin mahaia osatuta, kargu hartzea izango dute 13 zinegotziek. Alderdi bozkatuenetik hasiko dira, ordenean: EH Bilduko sei zinegotziek aurrena, EAJko­ beste seirek ondoren, eta PSE-EEko bakarrak azke­nik. Karguari zin egin beharko diote guztiek.

Zinegotziek kargua hartu ondoren, alkategaiak proposatu eta bozketa egingo da.

Alkategai proposamenak eta bozketa
Zinegotzi guztiek kargua hartu ondoren, alkategaiak proposatuko dituzte. Zerren­da­bu­ruak izan daitezke soilik, eta nahi duten udal taldeek aurkeztu ahal izango dute alkategaia: EH Bilduk Andoni Gar­tzia, EAJk Jesus Mari Santos, eta PSE-EEk Mikel Duran.
Aurkeztutako alkategaien artean, bozkatu egingo dute zinegotziek, paper batean bere izena idatziz. Horrela, bozkatuena izango da Astiga­rra­gako alkate berria.
Plenoa bukatzeko, aurreneko hitzaldia eskainiko du, datozen lau urteetarako alkate berriak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!