Bigarren urtez jarraian, txapela jantzi zuten Endika Ramosek eta Aiheko Zubimendik, Euskal Herriko gomazko palako txapelketan. Aurreko larunbatean jokatu ziren finalak, Oiartzungo Madalensoro frontoian, eta hutsik egin gabe, iazko balentria errepikatu zuten Hernaniko bi palistek.