Tolosako lau t’erdiko San Joanetako torneoan, Iker Salaberriak 18-7 irabazi zion Espositori final laurdena eta final erdia jokatuko du gaur 11:00etan, Zubizarretaren kontra. Apezetxeak berriz, 18-6 galdu zuen Alberdiren kontra. Bestalde, Antton Apezetxea Zornotzako lau t’erdiko txapelketan ariko da gaur, Zubeldiaren kontra. Eta Salaberriak bihar jokatuko du Herreran, 10:00etatik aurrera. Gaskuerekin ariko da Esposito eta Olidenen kontra. Berria Txapelketan, berriz, Salaberria Doneztebeko Erreka taldearekin aritu da eta txapelketatik kanpo geratu dira asteburuan galdu ostean.