Lehengo asteburuan elkartu ziren 1965ean Karmelo Labakan ikasketak bukatu zituzten ikasle ohiak. Mekanika eta Delineazioa ikasi zituzten orduan. 50garren urteurrena ospazeko, guztiak elkartu eta Karmelo Labaka bisitatu zuten. Ondoren, Errioguardan bazkaldu zuten denek elkarrekin, eta eguna giro ederrean pasa zuten.