Estatuko selekzioarekin izan da Igor Genua hernaniarra Moskun, zazpiko errugbiko Europako txapelketan. Hiru serietatik aurrenekoa zen, eta hirugarren bukatu zuten. Final laurdenetara sailkatu eta Portugali irabazi ondoren, Errusiaren aurka galdu zuten semifinala (12-19). Hirugarren posturako lehian, Inglaterrari irabazi zioten (19-7).