Herri Aiherriz plataformak irabazi zituen Udal Hauteskundeak, hau da, azken lau urteetan lanean aritu den talde berak, eta taldekide berdinek osatuko dute Udal taldea. Beste herrietan bezala, gaur izanen da karguak hartu eta Udala osatzeko ekitaldia , eguerdiko 13:00etatik aurrera. Ainhoa Ansa izanen da berriz alkate eta gainerako zinegotziak: Xabier Legarreta; Maider Ansa; Joxan Ruiz; eta Maitane Sarobe.