Elur Txori elkarteak 56garren urtez antolatu zuen, lehengo asteburuan, Hernani-Leitza ibilaldia. 30 bat lagun atera ziren Hernanitik, goizeko 05:00etan, eta eguraldia lagun iritsi ziren Leitzara. Dutxatu eta Arakindegia jatetxean bazkaldu zuten. Arratsaldean, toka txapelketan, Julio Saez izan zen txapeldun.