Urtero bezala, batel estropada izango dira Hernanin. Gaur jokatuko da, Elorrabin, goizeko 11:30etan hasita, eta aurten gainera, Udaberriko Batel Ligaren barruan egongo da. Laugarren jardunaldia izango da, eta bertan ariko dira Hernaniko batelak ere. Garaipena lortu nahiko dute mutil kadeteek, aurreneko hiru estropadetan nagusi izan ondoren.
Estropada bukatzean, urteroko bazkaria egingo dute elkarteko kide guztiek. Iparragirre sagardotegian izango da, nesken traineruaren babesle nagusia.
Hain justu, datorren asteburuan hasiko du Gipuzkoako Liga traineruak, Pasaian.
Arraun ikastaroa, prest
Aurten ere, arraun ikastaroa antolatu dute, 11 urtetik gorako neska eta mutilentzat. Bi txanda izango dira: ekainaren 29tik uztailaren 3ra, eta uztailaren 6tik 10era. Elkartearen pabiloian izango da, Ibarluze poligonoan, goizero 10:30etan. Informazio gehiagorako: 628 120 068.