Azoka ibiltaria gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Obrak bukatu direla ospatzeko, Behemenik azoka ibiltaria antolatu du gaurko. Goizean zehar denetik erosteko aukera izango da: ari eta behi gaztak, barazkiak, lore eta landareak, ahate pateak eta artisau eran egindako produktuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!