Unai Loiartek gaur hartuko du alkate makila

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Maiatzaren 24ko hauteskundeen ostean, gaur da Udal talde berriak osatzeko eguna eta Goizuetan ere eginen da ekitaldia. EH Bildu, hautagai­tza bakarra aurkeztu zen Udal hauteskundeetara eta koalizioak irabazi zituen hauteskundeak. Beraz, Unai Loiarte izanen da gaurtik aurrera Goizuetako alkate, eta bere taldeko beste sei kidek osatuko dute Udal taldea: Daniel Oiartzabal, Itsaso Lujanbio, Josu Garmendia, Mari Jose Aizpuru, Zuriñe Lujanbio eta Pili Apezetxeak.
Loiartek Pablo Mirandaren eskutik jasoko du alkate makila. Ekitaldia, goizeko 10:00etan hasiko da, udaletxeko Batzar Aretoan. Herritar guztiei irekia da.
Mirandarekin batera, honako 6 zinegotzi aritu dira azken lau urteetan: Daniel Oiartzabal, Josu Narbarte, Alaitz Eskudero, Javier Otaño, Izaskun Bakero eta Pili Apezetxea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!