«Jendartera egin nahi dugu zugan izan dugun konfiantza azaltzera»

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Urumea Ikastolako komu­nitateak prentsa oharra bidali du, Patxi Bereziartua lankide eta lagunari babesa azaltzeko. «Sei urte luze pasa dira Patxi Bereziartua gure lankide eta lagunaren ames­gaiztoa hasi zenetik. Gaur, jada, frogatua dago denok ere lehendik ba­genekiena: Patxi errugabea da».

«Isilik egon gara; hala aholkatu ziguten»
Urumea ikastolako komuni­ta­teak dio oran arte isilik egon direla. «Isilik egon gara; hala aholkatu ziguten abo­ka­tuak eta Hezkuntza Sai­­le­ko aholkuariak. Baina oran, Patxi, jendarteara egin nahi dugu zugan izan dugun kon­fiantza azaltzera. Izan ere, ez zi­ren alferrik pasa zure pro­fe­sionaltasunaren lekuko egin gintzuten gu­re­kin la­ne­an aritutako 20 urteak».

Babes osoa
Bizitza berregitea opa dio Uru­meako komunitateak, eta azaldu dio: «ez ahaztu he­men duzula gure babesa eta laguntasuna».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!