Gaurko Plenoan osatuko da Udal Taldea

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Maiatzaren 24ko hautes­kundeetan herritarrek auke­ratutako Udal Taldearen inbestidurako Plenoa egingo da gaur, eguerdiko 12:00etan udaletxean. Herritarrei ire­kitako ekitaldia izango da.

Luis Intxauspe, alkate
EH Bilduk bederatzi zinegotzi izango ditu, eta Luis In­txauspek hartuko du alkate makila, berriro ere.
Bigarren indarra EAJ-PNV izan zen, eta lau zinegotzi izango ditu. PSE-EE alder­diak, berriz, bi zinegotzi izango ditu, eta Orain Her­nani! ere bi zinegotzirekin sartuko da Udalean.
Datozen lau urteetarako taldea osatuko da horrela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!