Trabaz betetako asteburua izan zuen Iker Lujanbiok, Mollerussan, eta hala ere, 8garren bukatzea lortu zuen. Estatuko Txapelketaren 3garren proba zegoen jokoan, eta aurreneko entrenamenduan, matxura larria izan zuen, eta bigarren saioan ezin izan zuen atera. Matxura konponduta, lortu zuen bi sailkapen probak egitea, 8garren eta 3garren, baina ez zen finalerako zuzenean sailkatu. Repeskan, ordea, onena izan zen Lujanbio, finalerako txartela lortuta. Eta bertan, ondo irten eta pixkanaka aurrera eginda, 8garren postua lortu zuen. Matxuraren ondoren, proba uztekotan ere izan zen hernaniarra. Txapelketako sailkapen nagusian, 4garren dago orain, postu bat gora eginda.