Telmo Semperena bigarren, Lasarten

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Bikain aritu ziren txirrindulari astigartarrak, aurreko asteburuan. Telmo Semperena infantila podiumera igo zen Lasarten, bigarren, eta Urko Semperena seigarren izan zen kadete mailan, Urretxun, azken igoeran lasterketa buruko laukotetik geratu ondoren. Gorka Urkiolak, bere aldetik, lortu zuen jubenilen Gipuzkoako Txapelketa bukatzea, Seguran.
Asteburu honetan, Gipuzkoako Txapelketa izango dute infantilek: erlojupekoa gaur, 16:00etan Bergaran; eta iraupen proba bihar, Oñatin. Jubenilek, Eibarren izango dute zita bihar, San Juan Sari Nagusian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!