Semifinalen bila bihar, Oiartzunera

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 13a, 02:00

Zita garrantzitsua dute pelotari astigartarrek bihar. Final laurdenetako bueltako partidua jokatuko dute, Oiar­tzu­nen, Herriarteko Txapel­ke­tan. Madalensoro frontoian izango da, 17:00etan.
Joanekoa, 2-1 irabazi zuen Astigarragak, eta 25 tantoren aldearekin joango dira, gainera. Olarra eta Esposito ari­ko dira kadeteetan, Oiar­bide eta Otaño jubeniletan, eta Loidi eta Santxez nagusietan.

Gurutzealdek, finala gaur
Oier Gurutzealdek, berriz, Espainiako Openeko finala jokatuko du gaur, eskuz binaka. Loitegi urnietarrarekin ariko da Gurutzealde, Obe­re­na taldeko San­tamaria eta Lukinen kon­tra. Iruñan jokatuko du, 10:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!