Dagoeneko prestatzen ari da ekainaren 21eko zita, Astigarragako Gure Esku Dago. Hautestontzi erraldoiak eraikiko dituzte Anoetan, datorren igandean, eta horri begira, postua jarriko dute gaur, Joseba Barandiaran plazan.
Bertan egongo dira eguerdiko 12:00etatik 14:30etara: egun horretako ekitaldiari buruzko zalantzak argitu, kamixetak eta sarrerak saldu...
Bilera irekia, asteazkenean
Hurrengo hitzordua, datorren asteazkenean jarri dute. Herritarrentzako bilera irekia antolatu dute, Foru Plazan. Bertan azalduko dituzte ekainaren 21eko nondik norakoak, eta ondorengo lanak ere zehaztuko dituzte. Eta igandera begira, berriro jarriko dute postua, Joseba Barandiaran plazan: ostegunean eta ostiralean arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara; eta larunbatean goizez, 12:00etatik 14:30etara.