Beste garaipen sonatu bat lortu zuen Eva Esnaolak, aurreko asteburuan. Albiko 24 Orduetan, emakume onena izan zen hernaniarra, 202,765 kilometro eginda. Gainera, 9garren izan zen guztira, 150 korrikalariren artean. Proba osoan zehar, beroa izan zen protagonista, 40 gradura ere iritsita, eta parte hartzaile asko erretiratu ziren.