Tolosari aurrea hartzeko asmotan aterako dira kantxara

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 12a, 02:00

Herriarteko Txapelketako final laurdenak jokatuko ditu Hernanik gaur, 19:30etan, frontoian. Tolosaren kontra ariko da, bueltako partidu hauetan, eta irabaztea beharrezkoa izango du, aurrera egiteko.
Lehengo astean, joanekoan, Tolosa gailendu zitzaion Hernaniri: kadeteetan, 22-16; eta jubeniletan, 22-13. Senio­rretan, nabarmen nagustiu zen Hernani: 22-0. Zazpi tanto alde dituenez, gaurkoan Tolosari aurrea hartzea espero du Hernanik, baina zaleen babesa beharrezkoa izango du. Helburua izango da bi partidu irabaztea.

Euskal Herriko trinketeko finala, bihar
Ioritz Berasarte eta Endika Arizmendi kadete hernaniarrak, berriz, Euskal Herriko trinketeko finalean izango dira bihar, 11:00etan, Aba­di­ñon. Elorriori 40-34 irabazita, biharkoan Dimako bikoteari irabaztea dute helburu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!