San Marko Mankomunitateko udalbatzarra egin zen asteartean, eta EH Bilduko ordezkariek salaketa egin nahi izan dute: «Denis Itxasok egin duen proposamenak sei lege-hauste planteatzen zituen».
«Bere kabuz erabaki nahi izan du Atez Ateko bilketa bertan behera uztea»
EH Bilduk jakinarazi du Denis Itxasok «legegintzaldia bukatu aurretik eta hurrengo batzarkideen jarrera eta eskaerak zeintzun izango diren jakin gabe, bere kabuz erabaki nahi izan du Atez Ateko bilketa bertan behera uztea».
«Guk aurkeztutako argudioak arrazoizkoak izan ez balira, Itxasok bazuen kontratua aldatzeko ahalmena».
Gai zerrendan honako puntu hau sartu zuen Denis Itxaso lehendakariak: Lehendakaria baimentzea gaikako bilketaren kontratuaren balizko aldaketarako. EH Bilduko ordezkariek azaldu dute puntu horrekin zera proposatu zuela Itxasok: «Mankomunitateko kide den Udalen batek epe laburrean hiri hondakinak biltzeko sistema aldatzea erabakiko duelakoan, mankomunitateko batzarra kontratuaren aldaketa onartzeko organo eskuduna litzateke. Udalbatza berriek ordezkariak izendatu arte batzarrerako deialdirik ezin baitute egin».
EH Bilduren esanetan, «teknikariek legaldi ere horrelako akordiorik ezin dela onartu baieztatu dute».
Horregatik, EH Bilduk jakinarazi zion Itxasori epaitegietara joko zuela, proposamena aurrera atera izan balitz. «Guk aurkeztutako argudioak arrazoizkoak izan ez balira, Denis Itxasok bazuen kontratua aldatzeko ahalmena».