Gaur botako dute etxaferoa

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 12a, 02:00

Biharkoa da San Antonio egu­na, eta gaur, bezpera egunean, botako dute etxaferoa, jaiei hasiera ofiziala emateko. Be­rri­ketan ekimeneko gazteak izan­go dira lan horren ardu­ra­dunak. Hala ere, etxaferoa bota aurretik festa giroa izango da nagusi: 15:00etan Txi­rrita eskolako ikasleek ikas­turte bukaerako jaialdia egin­go dute; 17:30etan, Berri­ke­tan ekimeneko partehar­tzai­leekin karta jokuan ari­tzeko aukera izango da pla­zan; eta 20:00etan txupinazoa bota ondoren, 20:30etan herri afaria egingo da frontoian.
Segidan, Kantudantzaldia iza­ngo da Kiztiñe Solano eta Idoia Arriolarekin, eta parran­darekin jarraitzeko, karaokea ere egingo da.
Festek asteburu osoan izango dute jarraipena. Atzo, berriz, Ugaldetxon hasi ziren motorrak berotzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!