Musika jarriko diote festari, herriko gazteek

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 12a, 02:00

Haurren XVII. Iragarpen kontzertua, edo Preludio Txikia izenarekin ezagutzen den kontzertua izango da gaur, 19:00etan, Atsegindegn.
Bertan hartuko dute parte Elizatxo, Inmakulada, Langile eta Uruma ikastetxeetako ikasleek, ‘Hernani’ Musika Eskola eta Kantuz Musika Eskolako ikasleek eta Ttarla dantza taldeak.
Amaia Azkue izango da aurkezlea, eta Maribel In­sausti eta Garbiñe Orbegozo zuzendariak.
Gaurkoan ez dira faltako San Joanetako ohiko kantuak, baina sorpresa politak ere prestatu dituzte.

 

-Altsasuko soka dantza
-Agurra
-Makil Txiki (doinu herrikoiak)
-Munduan Malerusik (Pierre Topet Etxahun). Abeslaria: Lierni Tolosa.
-The Final Countdown (Europe).
-Arrival (M. Oldfield).
-Minutu bat goizero (Pirritx eta Porrotx/X. Zabala).
-Hallelujah (L. Cohen). Abeslaria: Amaia Azkue.
-Lau Teilatu (J.C. Perez).
-Musikatu Bizitza (Garazi Zabaleta).
-Hernaniko Martxa (Ezezaguna. Mold.: J.Artuzamonoa-K.Perez).
-Mendirik Mendi (.J.A.Erauskin).
-San Joan Zortzikoa (Herrikoia. Mold.: Torre-Muskiz kontea)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!