Zopakoa, txalupa edo barra ertaina, baina euskeraz

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 6a, 02:00

Nork ez du erosten ogirik egunero, edo ia egunero? Eta nola? Egunerokoan euskera sustatzea dute helburu Burun­tzaldeako Udalek, eta, hain zuzen, egunerokoan oso ohikoa den ekintza bat euskeraz egitea bultzatzeko kanpaina bat jarri dute martxan: Okin­degietan Euskeraz.
Astigarragako okindegietan hasi dira lanean: ogien izenak euskerara itzuli dituzte, eta txarteltxoak jarri dituzte, bezeroek izenak ikasi eta ogia euskeraz eskatzera animatu daitezen. 

«Erdaldunak gara, baina egunero saiatzen gara euskeraz egiten»

Zazpi okindegiak, martxan
AEK euskaltegiak eman die laguntza okindegiei ogien izenak euskeratzeko. Okindegi batzuetan, dagoeneko, jarri dituzte txartelak, eta beste ba­tzuetan datozen egunetan jarriko dituzte: zopakoa, txapata, barra ertaina, barra haundia, txalupa, ogi-barra zerealduna, ogi integrala...
Gnomos, Valella, Ogiberri, goiko Ogiberri, Triña, Olanne eta Anuska okindegi eta dendetan saltzen da ogia, eta guztietan ikusi ahal izango dira ogi-izenak euskeraz.
Ogiberrin, adibidez, hasi dira zerbtizua euskeraz ematen: «Egunero egiten dugu eus­keraz. Erdaldunak gara, baina saiatzen gara euskeraz eran­tzuten, prezioak euskeraz esaten... Eta orain, ogien izenak ere bai. Hemen, egur-labeko ogia saltzen dugu gehien». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!