Diru laguntzak, etxe hutsak alokairuan jartzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 02:00

Astigarragako Udalak arautegia onartu zuen abenduaren 30ean, Astigarragako etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko. Hori horrela, diru laguntzak izango dituzte jabeek eta maizterrek eta epea zabalik dago eskaerak egiteko. Denera, 50.000 euro bideratuko dira.
Etxe hutsa alokairuan jarri nahi duten jabeentzat, 32.000 euro bideratuko dira. Diru laguntzen partidaren beste zatia maizterrentzat izango da. 

Jabeek, ekainaren 16ra arte
Udalak bando bitartez jakinarazi die herritarrei izen ematearen berri. Maizterrek ekainaren 16ra arte dute izena emateko epea eta etxe hutsen jabeek azaroaren 30era arte. Eskaerak Udaleko erregistroan aurkeztu behar dira eta informazio gehiago behar izanez gero, Hirigintzan eskatu daiteke (943 33 52 41ra deituta edo hirigintza@astigarraga.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!