Gipuzkoako Foru Aldundiak prozesu partehartzailea jarri du martxan, herritarrek aukera izan dezaten proposamenak egiteko 2016ko aurrekontuetan sartzeko. Bi milioi euroko aurrekontua dago herritarren eskura.
Bi baldintza bete behar zituzten proposamenek aurrera egiteko: Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea, eta eskualde izaera edukitzea; hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea.
Horrela, guztira 72 proposamen dira aurrera egin dutenak (www.kronika.eus webgunean ikusi daitezke guztiak). Astearteko bileran, 72 horietatik 10 lehenesteko aukera izango dute herritarrek. Beterri Garapen Integralerako Agentzian (Florida 28, Hernani), egingo da, arratsaldeko 19:00etan. Astigarraga, Hernani, Andoain, Lasarte-Oria, Usurbil eta Urnietako herritarrak daude deituta.