Finalerdiak gertuago, Herriarteko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 10a, 02:00

Sasoiko dabiltza Astigarra­ga­ko pelotariak, eta bere maila erakusten ari dira, Herriar­te­ko Txapelketan. Ostiralean jokatu zuten final laurde­ne­tako joanekoa, Oiartzunen kontra, eta 2-1 nagusitu ziren astigartarrak.
Kadeteetan, erraz nagu­si­tu ziren Olarra eta Esposito (22-6), eta aldearekin irabazi zuten Oiarbidek eta Otañok ere, jubeniletan (22-12). Festa borobiltzeko zorian izan ziren Loidi eta Santxez, nagusietan, baina 21-22 galdu zuten.

Buelta jokatzera, ilusioz
Azkena galduta ere, 25 tanto­ren aldea lortu zuten astigar­tarrek, eta ilusioarekin joan­go dira Oiartzunera, buelta­koa jokatzera. Igande hone­tan izango da, arratsaldeko 17:00etan.

Gurutzealde, Euskadiko eta Espainiako finaletan
Oier Gurutzealdek, bere alde­tik, bi final garrantzitsu joka­tuko ditu aste honetan. Osti­ra­lean, Euskadiko Ligako trin­ketekoa izango du, bana­ka, Urnietako Loitegiren aurka; Iruran, 20:00etan. 40-28 ira­ba­zi zion Prietori, semifinalean.
Eta larunbatean, Espai­nia­ko Openeko finala jokatuko du binaka, Loitegirekin batera, Oberena taldeko San­ta­maria eta Lukinen kontra. Iruñan, 10:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!