Erremontista gazteei bultzada eman eta zaleak frontoietara erakartzeko helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak VI. Erremonte Kopa antolatu du.
Bi finalerdi eta finala jokatuko dira, bihar hasita.
Barrenetxa IVa, bihar
Bi finalerdietan aurrenekoa bihar jokatuko da, Zestoan, eta bertan ariko da Barrenetxea IV hernaniarra, Matxin IIIrekin. Zeberio II eta Ion izango dituzte aurrez aurre.
Hurrengo finalerdia ekainaren 19an jokatuko da, Lazkaon: Uterga-Agirrezabala/ Ezkurra II-Endika.
Finala ekainaren 28an jokatuko da, Bergaran.
Finala, berriz, ekainaren 28an izango da, Bergaran.
Saio guztien aurretik eskuz binakako partiduak jokatuko dituzte ondorengo bikoteek: Gelis-Odriozola/ Illarramendi-Salegi; eta Zubizarreta-Zaldua/Egiguren-Erauskin.