Ugaldetxo izango da gaur, festaren pizgarri

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 11a, 02:00

Arratsaldeko 18:00etan ha­si­ko dira gaur pelota par­ti­du­ak, Ugaldetxon, San Antonio festen aurretik. Aurrena, mu­ti­lak ariko dira eskuz, eta on­doren, neskak, palaz. Segidan, ber­tsotan ariko dira Unai Agirre, Iker Osa eta Oier Iu­rra­me­ndi, eta 19:00etatik 20:00e­tara, Toka txapelketa jokatuko da.
Bukatzeko, erro­me­ria izan­go da Kupela taldea­rekin.

Txupinazoa, bihar
San Antonio festei hasiera ofiziala emango dien etxa­fe­roa bihar botako dute Be­rri­ke­tan ekimeneko kideek, baina aurretik ere izango da festa: 15:00etan Txirrita ikastetxeko ikasturte bukaerako festa; eta  17:30e­tan karta jokuak, pla­zan. Txupinazoa 20:00etan izango da, eta gero, afaria, kantu­dan­tzaldia eta karaokea.

Ansa eta Lasarte txapeldun
Festen bueltan, mus txa­pelketa jokatu zuten 14 bikotek lehengo ostiralean; Inaxio Ansa eta Arnaitz Lasarte izan ziren txapeldunak, eta Angel Pikabea eta Pepe Caloca bigarrenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!