50 urte betetzen ditu aurten Hernaniko Arraun Elkarteak, eta gaurko egunerako ekitaldi berezi bat prestatu dute bi gauza ospatzeko: 50garren urteurren hori, eta Ibarluze poligonoan egoitza berria izango dutela. Ekitaldi berezia izango da, hunkigarria, eta arraunlariek hainbat sorpresa prestatu dituzte.
Batelak, larunbatean
Bestalde, urtero bezala, batel estropadak antolatu ditu elkarteak Elorrabin, larunbaterako, 11:30etan. Udaberriko II. Batel Ligaren barruan egingo da jardunaldi hau.