2013an egindako kirol instalazioen beharren inguruko partehartze prozesuan erabaki zen Pana parkeko skate parkea berritzea, eta larunbatean irekiera festa egingo da. 11:00etan erabilera librerako irekiko da, eta bi irakasle ere izango dira. 14:00etan, berriz, Gipuzkoako II. Skate Txapelketa jokatuko da.