80 urte, gaixotasunari aurre egiten laguntzen

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 10a, 02:00

Akronen, Ohion (AEB) sortu zen, 1935eko ekainaren 10ean munduko aurreneko aloholiko anonimoen elkartea. Hori gogoratuta, Hernaniko Alko­holiko Anonimoen Elkarteak gogoeta bat helarazi nahi izan du: «alkoholismoa ez da bizioa, gaixotasuna baizik: sendaezina, progresiboa eta hilgarria, baina gerarazi egin daiteke».

Hernanin, 1968tik
Hernaniko Alkoholiko Anonimoen Elkartea 1968ko urriaren 15ean sortu zen. Lehenago ere egiten ziren edateari uzten laguntzeko bilerak, etxe partikularretan, baina Plazako lokaletan biltzen hastean sortu zen Santa Barbara Taldea. Gero, egungo Musika Eskolako eraikinean hasi ziren biltzen, eta azkenik, gaur egungo lokalera pasa ziren: Sandiusterri beheko lokalera.

Terapia taldeak, astelehen eta ostiraletan
Hernaniko taldeak gogorarazi nahi izan du taldearen helburu bakarra dela «edan gabe mantentzea eta alkoholismoaren gaixotasuna dutenei laguntzea».
Horretarako, astelelehen eta ostiraletan biltzen dira, 19:30etan.

Ostegunetan bilera informatiboak; asteazkenetan, senideentzako bilerak
Gaixo daudenekin biltzeaz gain, gaixoen senide eta lagunak laguntzeko taldea ere biltzen da asteazkenetan, 18:30e­tan. Bes­talde, bilera informatiboak egiten dira, programaren berri jakin nahi duen edonori zuzenduak, ostegunetan, 19:00e­tan.
24 orduko zerbitzua ematen duen telefono zenbakia ere badute: 629 14 18 74.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!