Bihar, goizeko 11:50etan hasiko da epaiketa, Donostiako Epaitegi Sozialean. Asviamie elkarteak dei egin du ordu erdi lehenago epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egiteko, biktimaren familiari babesa emateko eta enpresen errekurtsoak denuntziatzeko.
Joakin Iceta Picavea, Industrias Quimicas del Urumea enpresako langilea izandakoa, urtarrilaren 14an hil zen. Asviamie elkartearen esanetan, «2011n ezkerreko birikako adenokartzinoma IV estadioa aurkitu zioten, Donostiako Ospitaleko informean azaltzen denaren arabera. Lehenago, 2014ko maiatzaren 5ean, lanpostuaren ondorioz sortutako gaixotasunarengatik Lanerako Ezintasun Iraun–korra deklaratu zion Gipuzkoako Gizarte Segurantzak».
Asviamiek azaltzen duenaren arabera, «langilea amiantoa eta silice kristalinoa arnasteko arriskuan egon zen bere lanpostuan, eta lan hauek egiten zituen enpresak inolako segurtasun neurririk hartzen ez zuela».