Gazte bazkaria antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak Santio jaietan, eta apuntatzeko zerrenda Zipotzan egongo da, San Joanak bitarte. 15 euro dira bazkaria, kamixetarekin batera. Bestalde, jaietako kartel lehiaketa ere jarri dute martxan, eta ekainaren 17ra arte entregatu daitezke lanak. Saria: Lizeagan bi pertsonentzako afaria. Parte hartzeko, jarri harremanetan Facebook bidez.