Denboraldi bukaera ospatuta, berria prestatzen hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 10a, 02:00

Igandean denboraldia bukatzeko festa ederra antolatu zuen Hernaniko Eskubaloi Eskolak. Batetik, Hernaniko infantilen taldeak Gipuzkoako Selekzioaren aurka jokatu zuen. Bestetik, Zumaiako Pulpo eta Iruñako Helvetia Anaitasuna aurrez aurre aritu ziren, tartean, maila altuko jokalariak zirela: Ander Torriko edota Oleg, Kisiliev jokalari mitikoaren semea, besteak beste. Ondoren, sariak banatu eta elkarrekin bazkaldu zuten Atsegindegin egungo eta lehengo jokalariek, zuzendaritzak eta gurasoek. Hain zuzen, taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie antolakuntza lanetan lagundu zuten kiroldegiko langileei eta festara gerturatutako jokalari ohiei. Gaixo dauden batzuk ere izan zituzten gogoan. Bestetik, gogorarazi dute denboraldi berrirako izenemate epeak irekita daudela datorren astera arte; 2001etik 2007ra bitartean jaiotakoak entrenamenduetara agertu daitezke, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara. Informazio gehiago: 669 845 896 (Jesus). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!