18 domina, Urretak, Llopisek eta Etxabek

Kronika - Erredakzioa 2015ko eka. 10a, 02:00

Ikaragarrizko markak egin dituzte Kerman Urreta, Iñigo Llopis eta Garoa Etxabe igeri­lari hernaniarrek Mata­ron (Bartzelona) jokatu berri den Igeriketa Egokituko Kluben Espainiako Txapelketan.
Guztira, 18 domina lortu dituzte: 6 urre, 7 zilar eta 5 brontze. Gainera, beraien taldeak, Konporta Kirol Elkarteak, zilarrezko domina ere lortu du.

Kerman Urretak, bi urre eta hiru zilar
Bere denbora guztiak jaistea lortu du Kerman Urretak. S 14 kategorian hartu du parte eta 5 domina irabazi ditu: bi urre, 50 metro bizkar (00:40,44) eta 50 metro libre (00:29,09) pro­betan; eta hiru zilar, 100 metro libre (01:07,80), 200 metro libre (02:36,15) eta 400 metro libre (05:50,42) probetan.

Llopisek, bi urre, bi zilar eta bi brontze
Iñigo Llopis ere bikain aritu da S8 kategorian. Bi urre lortu ditu 100 eta 400 metro libre­e­tan (01:05,09 eta 05:06,80). Bes­te bi zilar, 100 metro txi­me­letan (01:12,63) eta 200 me­tro estiloe­tan (02:51,04). Eta beste bi bron­tze 50 metro libreetan (00:30,16) eta 4x100 metro libreetan, erreleboetan (04:57,12).

Bi urre, zilar bat eta hiru brontze, Garoa Etxabek
Zazpi domina ekarri ditu etxera Garoa Etxabek S6 kategorian. Bi urre 100 eta 200 metro libreetan (01:42,55 eta 03:42,72); zilarra 400 metro libreetan (07:31,05); eta hiru brontze 50 metro bizkarren (01:13,84), 4x100 metro esti­loetan, erreleboetan (07:33,46) eta 4x100 metro libreetan, erreleboetan baita ere (06:36,07).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!