Jaialdi ederra, ikasturtea agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2015eko ekainaren 10a

Modurik onenean agurtu zuten ikasturtea, Herri Eskolako ikasleek. Egun osoko jaialdi ederra antolatu zuten, eta denetik egin zuten haurrek. Judo erakustaldiarekin hasi zuten festa, olinpiadak izan zituzten segidan, eta dantza emanaldiak eta krosa ere bai. Bazkari eder baten ondoren, dantzan bukatu zuten eguna, frontoian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!